Zaldibiako taberna historikoetako bat ixtera doa. Estankoak igandea izango du azkeneko zerbitzu eguna. Hemen duzue Goierriko HITZAk plazaratu duen artikulu ederra.
Azkenean iritsi da elurra gurera. Teilatuak zuri esnatu badira ere gutxika kaleak bere onera etortzen ari dira. Bestalde, elurrak arazo ugari eragin ditu Goierriko errepide sarean.
Otsailaren 16 larunbata, ikuskizun berezia izango da Antzokian. Domina Vicius eta Lady Polvoraren eskutik pornoa, saroa eta gore gisa etiketatu daitekeen performantzia ikuskizuna antolatu dute.
Korrika badator. Bost aste besterik ez dira falta euskararen aldeko lasterketa erraldoia hasteko. Andoaindik abiatuko da 18. edizioa, martxoaren 14an, eta hilaren 24an bukatu, Baionan. Zaldibiatik martxoaren 14ean 21:09etan igaroko da.
Inauteriak ospatzeko, Lardizabal herri eskolak antolatu duen festan, parte hartzeko gonbitea zabaldu dute. Ostiralean izando da eguerdiko 14:00etatik aurrera, urtero legez desfilea egingo dute herrian zehar.
Urrian Tolosan ospatuko den Kilometroak jaiak badu, jada, abestia. Tolosako hainbat musikari gazteren artean, askotariko estiloak uztartu dituzte, datozen inauterietan bozgorailuetatik entzun ahal izango den abestiak.
Audioa, helbide honetatik ekarria: http://www.zaldibia.org/fitxategiak/erab_26/3003.mp3
Zaldibiako Haurreskolatik ordenagailuak eta argazki kamera eraman dituzte beste hainbat gauzen artean. Gauez sarrerako atea behartuta sartu dira lapurrak. Gutxi gora behera 2.500 euroko balioa duen tresneria ostu dute.
Zaldibiako Lardizabal herri eskolako matrikula kanpaina abian da, urtarrilaren 28 eta otsailak 8 bitartean izango da zabalik. Informazio gehiagorako bertara zuzendu.
Astukume afaria antolatu du lagun talde batek otsailaren 2an Gaztelu elkartean. Afariko txartelak Joxepane, Illati eta Beti Gazte tabernetan salgai jarri dituzte 15 eurotan.
Afalondoren animazioa ere izango dela aurreratu dute.
Koldo Zubeldia zaldibitarraren hitzekin eta Pello Ramirez ordiziarraren musikaz, emanaldia eskainiko dute herriko antzokian otsailaren 15ean arratsaldeko 19:30etan.
Gaiak
[Guraso Elkartea]: Hitzaldia: tertulia literario dialogikoak
[Kultur Etxea]: Petresku Etzi ez Etsi haurrentzat ikuskizuna
[Kultur Etxea]: Abenduaren 18an solasaldia Harkaitz Canorekin
[Beti Gazte elkartea]: Hitzaldia: Nola aurre egin, elkar harremanetan sortzen diren arazoei
|
Boletina
Estekak