• 09
    OTS
    2018

    Hemen duzue argazki galeria. ARGAZKIAK

    Eskolako inauteriak argazkitan
    Desfilearen momentua
  • 10
    OTS
    2018

    Lehen hilabetea egitear du karguan Garbiñe Mendizabalek (Zaldibia, Gipuzkoa, 1961): Gipuzkoako Hizkuntza Berdintasuneko zuzendaria da. EAJko parlamentari izan da orain arte. Zaldibiako Udalean zinegotzi ere izan zen hainbat urtetan. Mikel Irizarren dimisioaren ostean iritsi da, eta haren bidean segitu nahi du, aldaketa askorik gabe. BERRIAtik jaso dugu elkarrizketa.

    Mendizabal Gipuzkoako Hizkuntza Berdintasuneko zuzendari berria
    Argazkia Juan Carlos Ruiz/ ARGAZKI PRESS
  • 02
    OTS
    2018

    Ibai Jimenezek (Zaldibia, 1997) Haatik dantza konpainiarekin emanaldia du gaur Viktoria Eugenian. Bilbon hasi zuen formakuntza, baina Madrilgo Danza 180º eskolan ari da orain.

    Ibai: Euskal dantzak etxean egotea bezala dira, faltan botatzen ditut.
    Ibai Jimenez zaldibitarrari GoierrikoHitzak egindako elkarrizketa
  • 24
    URT
    2018

    Oskarbi Jauregi, A Coruñako Curtis Texeiroko gartzelan duten zaldibitar preso politikoaren lagunen bisita zerrenda lotzen ari dira 2018rako. Lehen sei hilabetekoan bisitatu ahalko duten 10 lagunen zerrenda itxi bada ere, bigarren sei hilekoan bisitatzeko aukera badagoela oraindik jakinarazi dute. Zerrenda Joxepanen aurkituko du izena eman nahi duenak.

    2018an Oskarbi bisitatzeko aukera
  • 26
    URT
    2018
    Azken ostirala dela eta biltzeko deia

    Hilabeteko azken ostiralero bezala, Euskal preso eta iheslari politikoen alde iluntzeko 20:00etan Zaldibiako plazan biltzeko deia luzatu dute.

  • 20
    URT
    2018

    21 bikotek parte hartu dute Zaldibiako Joxepanen jokatu den Euskal Herriko Mus txapelketako kanporaketan. Txapeldunak Jexux Jauregi "Altzo txiki" eta Joxi Etxeberria izan dira, txapeldun ordeak AItor Jauregi eta Mikel Luloaga  "Lulu" eta hirugarren sailkatuak Juan Martin eta Jon Luloaga aita semeak. Hiru bikoteek ordezkatuko dute gure herria Bergaran jokatuko den Gipuzkoako finalean.

    Zaldibiatik 3 bikote sailkatu dira EHmuseko Gipuzkoako finalera
    Juan Martin eta Jon Luloaga, Altzo Txiki ta Joxi Etxeberria, Lulu eta Aitor Jauregi
  • 21
    URT
    2018
    Igandean, Zubi Buru elkartearen urteko batzarra

    ZUBI BURU elkarteak bazkide guztiei jakinarazi nahi die 2018ko URTARRILAREN 21 IGANDEA arratsaldeko 16:30etan BATZAR OROKORRA ospatuko dutela. Deialdiarekin gai zerrenda ere aurreratu dute.

  • 19
    URT
    2018

    Urtarrilak 19 ostiralarekin, gaueko 22:00etan, Joxepanen jokatuko da Euskal Herriko Mus Txapelketarako kanporaketa. Izen ematea bertan izango da bikoteko 20 eurotan. Txapeldunak sailkapena eta afaria irabaziko ditu. 

    Euskal Herriko Mus Txapelketarako kanporaketa ostiralean, urtarrilak 19
  • 13
    URT
    2018

    Sarek antolatuta "PREST GAUDE, giza eskubideak, konponbidea, bakea" lemapean manifa burutuko da Urtarrilaren 13an Bilbon. Bertaratzeko bi autobus irtengo dira zaldibiatik arratsaldeko 15:00etan, bata manifa bukatzean itzuliko da, bestea aldiz goizaldeko 2:30etan. Bi aukeretarako, apuntatzeko zerrendak plazako hiru tabernetan daude!!

    Urtarrilaren 13an Bilborako autobusak!
    Urtarrilaren 13ko egun guztiko egitaraua
  • 09
    URT
    2018
    Lapurreta Urtesabel auzoko etxebizitza batean
    Urtesabel auzoko argazki bat

    Gaur goizeko 10:45 inguruan lapurreta egin dute Zaldibiako Urtesabel auzoko etxebizitza batean. Bizilagunek, bi gazte ezezagun ikusi dituzten auzoan zehar Opel Astra beltz batean (modelo motza eta zaharra zela zehaztu dute). Inork ikusi baditu edo ikusiko balitu 112 zenbakira jakinarazteko eskatu dute.

Gaiak

banner ekarpena

Boletina

ZaldibiaTB

Estekak