• 01
    MAR
    2013
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en
    "Atez-ate Katalunian" hitzaldia, ostiral honetan Lazkaon
    Jordi Baucells Taradelleko alkateordea (CIU)

    100 herri baino gehiagotan erabiltzen dute atez ateko sistema Katalunian. CIU, PSC, ERC, PP.... kolore guztietako alkateek egin dute sistema honen aldeko apustua, eta CIUko ordezkari bat izango da aste honetan Goierrin, euren esperientziaren berri emateko.

    Sasieta Mankomunitateak gonbidatuta,  Jordi Baucells Taradelleko alkateorde (CIU) eta Kataluniako Hondakinen Ajentziako aholkulari teknikoak , atez atekoaren inguruko hitzaldia eskainiko du ostiral honetan Lazkaoko Areria antzokian, goierritar guztiei zuzenduta.

    100 herri baino gehiagotan erabiltzen dute atez ateko sistema Katalunian eta “kolore guztietako” alkateak daude herri horietan: CIU, PSC, ERC, PP…

    Herri horietan ez da inolako polemikarik izan hondakinen bilketa sistema  honekin; alderantziz, birziklatze-emaitzak eta ekonomia izan dira aukera honen alde egiteko arrazoi nagusia.

    Jordi Baucell, Kataluniako Hondakinen Ajentziako aholkulari izateaz gain, La Planako Mankomunitateko gerente ere izan da 8 urtez eta bere esperientziaren berri emango du.

    Hamalau herrik osatzen dute La Planako Mankomunitatea  (30.498 biztanle guztira) eta horietatik 12tan atez ateko sistema erabiltzen dute. 2000 urtean ezarri zuten lehen herrian, eta pixkanaka pixkanaka, herri gehiago joan dira batzen.

    Animatu eta joan gaitezen ostiralean Lazkaora (19:00etan Areria Antzokian), horrelako aukera interesgarriak ez baitira egunero etxe ondora etortzen!

    Iruzkinak

    Egin zure iruzkina

    • Galdera: garrantzitsua! Erantzuna zenbakiz eman, mesedez
      Galdera hau spam-aren (eskatu gabeko mezuen) aurkakoa da. Robotak edo pertsonak bereizteko balio du. Eskerrik asko.
Gipuzkoa Zero Zabor
nola iritsi gara honetara?

Boletina

ZaldibiaTB