• 11
    MAR
    2013
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en
    Altsasuko Portland-en errausketarik ez. Herritarron hitza errespetatu.
    3mugak bateraren agerraldia

    Martxoak 16 arratsaldeko 18etan burutuko da manifestazioa Altsasuko Nettoko parkinetik abiatuta.

    FCC enpresak bere labeetan 55.500 tona hondakin erretzeko baimenak eskuratu ditu

    Orain dela urte bat sekula Sakanan egin den manifestaziorik handiena burutu genuen, Altsasun Nafarroako Gobernuak eta FCCk aurrikusi dituzten errausketa asmoekin aurrera ez jarraitzeko eskatuz.

    Arin-arin ibili dira geroztik eta dagoeneko, FCC enpresak bere labeetan 55.500 tona hondakin erretzeko baimenak eskuratu ditu. Horien artean nagusi dira batez ere hiri hondakinetatik datozenak eta baita ere plastikoak, pneumatikoak, araztegietako lohiak, …

    Nafarroako Gobernuak eta Portlandek Nafarroako hondakinak errausteko sinatu duten hitzarmenak argi azaltzen ditu zein diren bien helburuak. Eta bat datozPortlandek dituen asmoekin, hau da, alde batetik hondakin errausketa zabaldu eta aldi berean beren plantetan kaleratzeak ugaritu.

    Nafarroako Gobernuak auzitegien iritziaren kontra bada ere, jarduera horren kokapena esku pribatuetan utzi nahi dela, Nafarroan errausketa isilpean FCCren zementu fabrikaren bitartez sartu nahian.

    Portlanden jarduera berri honek, osasun publikoari dagokionez Nafarroan eman daitekeen mehatxu larriena izateaz gain, ez du batere lagunduko aberastasunik sortzen inguruko eskualdeetan. Beste ekimen batzuen premiatan daude, eta ez beste zonalde batzuetan ez alderdiek, ez garapen kontsortzioek, ez inork nahi izan ez duen zerbaitetan.

    Jarduera honen inposizioa Sakanan ikaragarria da. Milaka persona, taldeak, mankomunitatea, udalak (inguruko eskualdeetakoak ere bai) basakeria honen aurka daude.

    Instituzioen aldetik, nabarmentzekoa da Arabako Batzar Nagusiek adierazitako gaitzespena. Bertan PP izan ezik gainerako alderdi guztiek, Nafarroako Gobernuari Portlanden proiektua geldiarazteko eta inposizioarekin amaitzeko eskatuz mozioa onartu dute.

    Zer egin nahi duten badakigu, FCCren eta Nafarroako Gobernuaren zentzugabekeria garaitu dezakegula eta errausketa baliogabetzen duten hondakinak tratatzeko bete eredu batzuk posible direla badakigun bezalaxe. Norabide zuzenean bultzatu besterik ez da egin behar, eta erokeria honen inposizioa galaraztea lortuz hasi behar dugu.

    Ez dugula inolaz ere gure ondasunik preziatuena, hau da, gure osasuna eta gure herrietan bizitzeko eskubidea kentzerik inondik ere onartuko.

    GUZTION ARTEAN GELDITUKO DUGU!!!

Gipuzkoa Zero Zabor
nola iritsi gara honetara?

Boletina

ZaldibiaTB