• 14
    MAR
    2013
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en
    Birziklatzeko edukiontzien %30 banatu dira, lehen egunean.
    Edukiontzien banaketaren lehen eguna, Herri Antzokian

    Lehen egun honetan arrakasta handia izan du edukiontzien jasotze-prozesuak. Guztira, 500 “kit” eta hainbat giltza elektroniko banatuko dira herrigunean zein landagunean bizi diren familien artean, eta lehen egunean 150 familiak hartu dute berea.

    Martxoaren 21ean jarriko da martxan atez ateko sistema Zaldibian, Itsasondorekin eta Legorretarekin batera.

    Horretara, ostegun, ostiral eta larunbat honetan, etxean erabiltzeko birziklatzeko ontziak jaso behar dira Herri Antzokian.

    Lehen egun honetan arrakasta handia izan du edukiontzien jasotze-prozesuak, herritarren %30ek jaso baitu berea. Guztira, 500 “kit” eta hainbat giltza elektroniko banatuko dira herrigunean zein landagunean bizi diren familien artean, eta lehen egunean 150 familiak hartu dute berea.

    Hori atez ateko sistemaren ezarketak Zaldibian izan duen onarpenaren seinale da eta oso pozik gaude Zaldibia Zero Zabor taldeko kideak, etorkizunean nabarmen hobetuko baita gure herriaren hondakinen sortze, biltze eta birziklatze maila.

    Atez ateko sistema martxan jarri duten herriek bikoiztu egin dute euren hondakin bilketa, inguruneari egiten zaion kaltea gutxituz. Era berean, birziklapenari esker, jada erabilita dauden objektuak berriz ere lehengai bihurtzen dira, kontsumo ereduak modu arduratsuagoetara bideratuz.

    Hondakinak murriztu, berrerabili eta birziklatu ditzagun. Ingurumenak, gure osasunak eta bizi mailak eskertuko digu.

    Zaldibia Zero Zabor taldekook eskerrak eman nahi dizkiegu herritar guztiei, arduraz eta zentzutasunez emandako pauso honekin, erakutsi duten konpromiso mailagatik.

    Hauek dira hurrengo egunetan ontziak hartzeko ordutegiak:

    MARTXOAK 15 OSTIRALA
    Goizez 10:30etatik 13:30etara eta arratsaldez 17:30etatik 20:30etara
    MARTXOAK 16 LARUNBATA
    Goizez 10:00etatik 14:00etara

    Bide batez, martxoaren 16an, Altsasun, Portald enpresan jarri nahi duten errauskailuaren kontrako manifestaziora joateko deia egiten diegu herritar guztiei.

    LOTURAK:

    ZALDIBIOATB: Herritar ugari igaro dira atez aterako bitarteko bila lehen egunean

    ARGAZKI GALERIA:  FLICKR

    Iruzkinak

    Egin zure iruzkina

    • Galdera: garrantzitsua! Erantzuna zenbakiz eman, mesedez
      Galdera hau spam-aren (eskatu gabeko mezuen) aurkakoa da. Robotak edo pertsonak bereizteko balio du. Eskerrik asko.
Gipuzkoa Zero Zabor
nola iritsi gara honetara?

Boletina

ZaldibiaTB