• 17
    MAR
    2013
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en
    Hondakinak sailkatzeko ontzien banaketa arrakastatsua. Zorionak herritar guztioi!
    Ontzien banaketa arrakastatsua.

    421 ontzi edo “kit” eta 151 giltza elektroniko banatu dira ostegun arratsaldetik larunbat goizera Herri Antzokian.

    Atez ateko sistemarekin hasteko atarian gaude Zaldibian, Itsasondon eta Legorretan. Datorren ostegunetik aurrera, kaleko edukiontziak kenduko dituzte (beira, arropa, olioa eta pilak biltzeko edukiontziak izan ezik) eta hondakinak biltzeko beste sistema bati ekingo diogu.

    Azken egunotan, ehunka herritar pasatu dira Herri Antzokitik atez ateko sistemarekin hasteko behar den materialaren bila. Guztira, 421 ontzi-talde eta 151 giltza elektroniko (nekazal inguruetarako) banatu dira ostegun arratsaldetik larunbat goizera.

    Gainera, dozenaka herritarrek egin dute azken asteotan autokonpostatze ikastaroa eta 30 konpostagailu banatu dira (aurretik beste 45 familiak ere egiten zuten). Eta horrekin batera, autokonposta etxean egiteko tokirik ez duten 8 familiak konpostaje kolektiboa egitea erabaki dute eta eskola inguruan jarriko zaie horretarako ontzia.

    Zaldibitarren jarrera arduratsua eta jatorra ikusita, Zaldibia Zero Zabor taldetik zorionak eman nahi dizkiegu herritar guztiei. Orain arte egindako akatsak edo izandago gabeziak gainditu eta bai pertsonoi baita ingurumenari on egingo dion sistema berri honekin hasteko gogotsu daudela erakutsi digute.

    Eskerrik asko eta animo guztioi, ondo egitera goaz!!!

    Iruzkinak

    Egin zure iruzkina

    • Galdera: garrantzitsua! Erantzuna zenbakiz eman, mesedez
      Galdera hau spam-aren (eskatu gabeko mezuen) aurkakoa da. Robotak edo pertsonak bereizteko balio du. Eskerrik asko.
Gipuzkoa Zero Zabor
nola iritsi gara honetara?

Boletina

ZaldibiaTB