• 19
    MAI
    2013
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en

    Ekainaren 8an amaituko da Mundumob ekimena Donostian, koreografia erraldoi batekin. Aurretik, gure herrira ere iritsiko da munduko bola eta ekainaren 2an izango da azken entsaioa plazan.

    Etorri Mundumoben entsaioetara!
    Igande eguerdian, plazan

    Mundumob ekimenak ez du etenik. Maiatzaren 4an Orendainen abiatu zenetik, “Eman hartu nahi duzun mundua” leloa Gipuzkoa zeharkatzen ari da. Guztiok daukagu mundua aurreko belaunaldiek jaso zuten aukera berdinekin jasotzeko eskubidea, eta ondorioz, guztiok daukagu mundua hurrengo belaunaldiei jaso dugun bezala uzteko betebeharra. Horixe da alde batetik bestera zabaltzen ari den mezua.
     

    Ekainaren 1ean eta 2an iritsiko da Mundumob Goierrira eta hamaika ekitaldi izango dira herrietan. Zaldibian, ekainaren 8an Donostian, Mundumoben amaiera ekitaldian, dantzatuko dugun koreografia erraldoiaren azken entsaioa egiteko eta grabatzeko aprobetxatuko dugu. 

    Ekainaren 2an izango da hori, baina aurretik, bi entsaio izango dira:

    - Maiatzak 23, osteguna, 18:30etan Herri Antzokian

    - Maiatzak 31, ostirala, 18:30etan plazan

    Etorri, koreografia ikasi eta parte hartu dezagun guztiok ekainaren 8ko azken festa erraldoian!!!

    Utzi diezaiegun hurrengo belaunaldiei mundu txukun bat!!!