• 01
    EKA
    2013
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en

    Gipuzkoa osoa zeharkatzen ari da Mundumob ekimena, eta ekainaren 1ean eta 2an iritsiko da Goierrira. ‘Eman hartu nahi duzun mundua’ lemapean.

    Sortutako hondakinak birziklatzearen eta berrerabiltzearen garrantzia azpimarratu nahi dute, “gure ondorengoei mundu hobea” uzteko asmoarekin. Hain zuzen ere, hori irudikatu nahi dute eskuz-esku darabilten munduko bolarekin.

    Goierriko Zero Zabor taldeak eman du Mundumob ekimenaren berri. Izan ere, ekainaren 1etik 2rako asteburuan, “mundu garbiago eta jasangarriago baten aldeko ekitaldiak” egingo dituzte Goierriko hainbat herritan. Tartean, ekainaren 8an Donostian egin nahi duten “mosaiko erraldoian” egingo duten koreografia entseatuko dute. Hala, Sasieta Mankomunitatea osatzen duten 22 herrietako biztanleei, egin diete parte hartzeko deia.

    LOTURA: