• 15
    EKA
    2013
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en
    Erraustegia betiko bertan behera uztea eskatzeko manifestazioa

    Errausketaren aurkako koordinadorak, Eguzkik eta Greenpeacek deitu dute manifestazioa. Gipuzkoa Zero Zabor-ek bat egiten du aldarrikapenarekin eta deialdira atxikitu da.

    Errausketak ez du lekurik Zero Zabor ereduan. Ondorengo arrazoietan laburtu dezakegu zergatia:

    Suntsiketa: Ez du iraukortasunak eskatzen duen mugimendu zirkularra errespetatzen. Materialak suntsituz eredu lineal jasangaitzan kokatzen da bete betean.

    Xahuketa: Errausketak erregaia behar du bideragarria izateke. Birziklatzearekin ez ezik, talka egiten du bete betean murriztearekin ahalik eta hondakin gehien sortzea behar baitu.

    Dirutza xahuketa: Errauste plantan oinarritutako planak 400.000.000 euroko azpiegiturak ditu aurrekontuan. Zero Zabor norabidekoak 200.000.000, hau da erdia.

    Errausketaren mito faltsuak:

    Energia sortzen du: Errausketak materialak erretzean berreskuratzen duen energia zatia baino gehiago behar da erraustutako produktuak berriz ekoizteko. Are gehiago, produktu berriak material hoiek birziklatuz ekoiztuz gero ere energia balantzea hobea da.

    Erraustea ekonomikoki ona da: Aurreko arrazoiak berak erakusten du hau absurdoa dela. Erraustegiak oso azpiegitura garestiak dira eta haien mantenua ere bai. Materialak suntsitzen dituenez, hoiek berritzeko inpostatu behar izaten dira, balantze negatiboa sortuz. Gainera oso lanpostu gutxi sortzen dute. Sortutako lanpostuak/Inbertsioa ratioa oso txarra da.

    Errauste planta modernoak seguruak dira: Egia da garai bateko filtroak hobetu (eta garestitu) dituztela. Kasurik onenean, konposatu toxiko gehienak (dioxinak, furanoak…) filtroetako errautsetan geratuko lirateke eta zabortegi berezietara eraman behar dira (ez dira desagertzen). Gipuzkoan egin nahi duten errauste plantaren kasuan urtean 20.000 tona izango lirateke zabortegira bidaliko liratekeen errauts hauek proiektuan bertan esaten denez eta hauei 60.000 tona gehitu beharko litzaizkieke. 80.000 tona guztira. Zero Zabor klabean iaz Foru Aldundiak aurkeztutako planak proposatzen duenaren arabera aldiz, 75.000 tona errefus egonkortu eta ez toxiko izango lirateke geratuko liratekeenak. Edozein kasutan, denok dakigu filtro garesti hoiek behar bezala ez direla opraktikan mantentzen, kudeatzaileek dirua aurrezten baitute horrela. Bestelako industrian gertatzen dena hor gertatuko ez dela pentsatzea inozokeria da.