• 21
    MAR
    2012
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en

    Atzo burutu zen Zero Zabor taldean antolaturiko hitzaldian 82 herritarrek parte hartu zuten. Gaiak piztu duen jakinminak bultzatuta bigarren hitzaldi bat burutuko dute datorren astean.

    Gipuzkoako Zero Zabor taldeak atzo Zaldibiako kultur etxean eskainiriko hitzaldia arrakastatsua izan zen. Aretoa gainezka 82 herritar inguru bertaratu ziren, batzuk alde ere egin zuten leku falta medio.

    Amaieran hainbat izan ziren galdera eta erantzunak, eta gehienak atez atekoa bezala ezagutzen den zabor bilketa sistemaren ingurukoak zirela ikusirik datorren asterako bigarren hitzaldi bat antolatu dute.

    Bigarren hitzaldia martxoaren 28 asteazkenean izango da. Oraingoan Kultur etxeren ordez Antzokian izango da leku arazoa ekiditeko eta atzokoa bezala iluntzeko 19:00etan hasiko da.

    Bigarren hitzaldiaren izenburua: Zero zabor: posible al da atez atekorik gabe?

    Hemen dituzue hitzaldiaren inguruko bideoa eta argazki guztiak ikusteko sakatu hemen.

    Gipuzkoa Zero Zabor
    nola iritsi gara honetara?

    Boletina

    ZaldibiaTB