• 05
    EKA
    2012
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en

    Atzo egin zuen Goierri Zero Zaborrek lehen agerraldi publikoa Oiangun. Taldearen asmoak zeintzuk diren azaldu eta ekainak 17an Donostian egin behar den errausketaren aurkako mosaiko erraldoiera azaltzeko dei egin zitzaien goierritar guztiei

    Goierri Zero Zabor taldea, hainbeste hitz egiten den hondakinen kudeaketen inguruan «ikusle hutsak izateari utzi eta Goierriko hainbat herritan herritarrak elkartu eta denon arazoa den honi irtenbidea emateko» sortutako talde multzoen batura bat da. Asmoa «Zero Zabor filosofia zabaltzea» da «hondakinek irtenbidea badutela erakusteko».

    Ekainak 17an Donostian egingo den mosaiko erraldoiaren bidez «Zero Zabor norabidearenurratsak egiteko oztopo izango litzatekeen erraustegirako proiektua bertan behera gera dadin» eskatuko da. «Kolorea, etorkizuna, iraunkortasuna, konpromisoa eta itxaropena» izango dira zero zaborraren aldeko taldeek egingo duten eskeintza eta aldarria. Elementu guztiak islatuko dira bertan, milaka herritarrek gorpuztuko duten mosaiko erraldoi baten bidez, kolorezko haize errota erraldoia irudikatuko duen mosaikoaren bidez. «Aire garbiak bira dezan» eskatzen duen haize errota koloretsua irudikatuko da bertaratutako guztien artean.

    Mosaiko hau milaka herritarren artean osatuko da, eta horretarako bakoitzak mosaikoa osatzeko banatuko diren piezak eraman beharko ditu.Pieza edo kartulina hauek herri ezberdinetan banatuko dira:

    Kartulina banaketak eta ekintzak

    Ordizia
    -Ekainak 8 eta 15 ostiraletan: herriko plazara irtengo dira mahaia jartzera 19:00etatik 20:00etara. Kartulinak lortzeko udaletxeko harrera bulegoan goizetan edo Barrena kultur etxean jarriko dira arratsaldeetan.
    -Gaztetxean: Gazte Asanbladako bileran (ostirala 18:00etan)

    Legorreta
    -Ekainaren 9an: herrian Korpus Kristi eguna ospatzen dela aprobetxatuz, mahaitxoa jarriko da haize-errotak eta mosaikorako kartulinak banatzeko.
    -Ekainaren 14an: “Errausketari ateak isten” bideo emanaldia herri zineman.

    Segura
    - Ekainaren 7an: Pintxo-poteoa errotatxoekin. Gonbidapenen banaketa
    - Ekainak 8 eta 15 ostiraletan: Plazan mahaia jarriko dute 18:00etatik 20:30ak arte. Kartulina banaketa eta eskulanak
    - Ekainak 13: 19:00etan Kultur-etxean “Errausketari ateak ixten” dokumental emanaldia.

    Lazkao
    - Ekainak 13 asteazkena: Herriko plazan. Arratsaldeko 19:00etan mahaia jarriko dute mosaikorako kartulinekin.
    - Ekainak 15 ostirala: mahaia jarriko dute, kartulinekin eta haize errotekin.

    Beasain
    - Ekainaren 17ra begira, bi astearteetan (azoka egunetan) eta datorren igandean mahaia jarriko dute kartulinekin. Bestetik zenbait tabernetan eskuratu ahal izan dira kartulinak: Antzizar., Arrano, Ttitta, basakana.
    - Ekainak 13 asteazkena: Hitzaldia Gipuzkoa Zero Zaborren eskutik. Igartza Jauregian 19:00etan. Hondakinek badute irtenbidea: Zero Zabor

    Zaldibia
    -Ekainak 8 eta 15 ostiralak: Herriko plazan. Mosaikoaren nondik norakoak zabalduko dituzte, eta kartulinak salduko dituzte. Haize errotak erosteko zerrenda betetzen joango dira eta Erraustegiari ateak ixten dvdak salgai izango dute.
    -Gaurtik aurrera Joxepane herri ostatuan kartulinak eskuragarri jarriko dituzte.

    Zumarraga-Urretxu
    -Ekainak 8 ostirala: 19:00etatik aurrera kartulina banaketa Areizaga-Kalebarren enparantzan.

    Ormaiztegi
    -Ekainaren 8an eta 9an: mahaia jarriko dute herriko plazan. 19:00etatik 21:00etara.
    -Ekainaren 12an: Erraustegiari ateak isten bideo emanaldia kultur etxean iluntzeko 21:00etan

Gipuzkoa Zero Zabor
nola iritsi gara honetara?

Boletina

ZaldibiaTB