• 28
    AZA
    2013

    'Bukatu da jolasa' ikus-entzunezko laburrak Zubietako erraustegiaren istorioa kontatzen du, baina munduko edozein erraustegiren kontakizuna izan zitekeen. Izan ere, interes berdintsuak errepikatzen baitira mundu zabalean, eta aurkakotasun berdintsuak sortarazten dituzte. Desberdintasun bat egotekotan, hauxe izan daiteke: hemen erraustegia gelditzea lortu dugula!

  • 25
    API
    2013

    "Dokumentalean zaborraren problematika bere osotasunean azaleratzen saiatu gara: garai bateko zaborraren kudeaketa, Europan dauden eredu desberdinak, Europar Batzordeak hiri hondakinak tratatzeko ezarria duen hierarkia, balorizazio energetikoa, errauskailuak beharko lukeen zabortegia, errauskailuak osasunari eta ingurumenari dakarzkion kalteak, errauskailuaren atzean dauden interesak, zementuaren sektorearen indarra, atez ateko bilketaren ezaugarriak, bosgarren edukiontziaren desabantailak... Hori da gutxi gorabehera lan honetan aurkituko duzuen menua. On egin diezazuela. Eta sobrak ondo sailkatu bakoitza dagokion lekuan...

  • 25
    API
    2013

    Errausketari ateak ixten dokumentaletik hartutako irudiak

  • 20
    MAR
    2013
  • 21
    ABE
    2012

    Urola Erdiko Mankomunitateak "Gaurkoa nola, biharkoa hala" lelopean abian jarritako kanpainaren baitan ekoitzitako bideoa da hau. Eskualdean auzo-konposta, auto-konposta eta bermi-konposta egitera biztanleak animatzeko kanpaina da.

    Bideoan, eskualdeko hainbat biztanle ageri dira dagoeneko auto- eta auzo-konposta egiten dutenak eta euren bizipenak azaltzen dituzte gainontzeko biztanleak ekimenean parte hartzera animatzeko. Horretaz gain, parte hartuko duten beste zenbait biztanle ere ageri dira.

    2012ko udazkenean martxan jarritako kanpaina da.

  • 05
    EKA
    2012

    Goierri Zero Zaborrek ekainak 17ko mosaiko erraldoian parte hartzeko deia egin du

  • 03
    EKA
    2012
  • 03
    EKA
    2012
  • 03
    EKA
    2012
  • 02
    EKA
    2012

    Mosaiko ERRALDOIA donostian