http://www.zaldibia.org/zerozabor/ http://www.zaldibia.org/zerozabor/

Zaldibiako Zero Zabor taldea

eu-ES Tue, 19 Jun 2018 14:22:22 +0100 40 Zaldibia.org http://www.zaldibia.org//images/logo.jpg http://www.zaldibia.org/zerozabor/ <![CDATA[Bukatu da jolasa!]]> http://www.zaldibia.org/zerozabor/bideoak/1917/Bukatu_da_jolasa!/ 'Bukatu da jolasa' ikus-entzunezko laburrak Zubietako erraustegiaren istorioa kontatzen du, baina munduko edozein erraustegiren kontakizuna izan zitekeen. Izan ere, interes berdintsuak errepikatzen baitira mundu zabalean, eta aurkakotasun berdintsuak sortarazten dituzte. Desberdintasun bat egotekotan, hauxe izan daiteke: hemen erraustegia gelditzea lortu dugula!

]]>
Thu, 28 Nov 2013 15:57:11 +0100 BIDEOAK http://www.zaldibia.org/zerozabor/bideoak/1917 Thu, 28 Nov 2013 15:57:11 +0100 2013-11-28 2013-11-28 0 1917 Zaldibia Zero Zabor
<![CDATA[Erraustegiari agur esan zaio Zubietan egindako agerraldi jendetsuan]]> http://www.zaldibia.org/zerozabor/albisteak/1883/Erraustegiari_agur_esan_zaio_Zubietan_egindako_agerraldi_jendetsuan/ Asteburuan Zubietan egindako agerraldiarekin erraustegiari agur esan nahi izan dio hainbat herritarrek.. Zaldibitarrok ere egunero egiten dugu gure aletxoa, zorionak!]]> Mon, 18 Nov 2013 18:53:22 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/zerozabor/albisteak/1883 Mon, 18 Nov 2013 18:53:22 +0100 2013-11-18 2013-11-18 0 1883 Zaldibia Zero Zabor <![CDATA[Seguran ere hasi dira atez ate]]> http://www.zaldibia.org/zerozabor/albisteak/1702/Seguran_ere_hasi_dira_atez_ate/ Bideo polit bat egin dute herriko gaztek kontenedore berdea agurtzeko eta atez atekoari ongi etorria emateko.]]> Fri, 05 Jul 2013 11:29:45 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/zerozabor/albisteak/1702 Fri, 05 Jul 2013 11:29:45 +0100 2013-07-05 2013-07-05 0 1702 Zaldibia Zero Zabor <![CDATA[Bihar Seguran eta uztailaren 12an Ordizian hasiko dira atez ate]]> http://www.zaldibia.org/zerozabor/albisteak/1701/Bihar_Seguran_eta_uztailaren_12an_Ordizian_hasiko_dira_atez_ate/ Uztailaren 4ean Seguran eta uztailaren 12an Ordizian hasiko dira atez ate hondakinak biltzen. Dagoeneko kubo banaketa egin dute Seguran eta Ordizian egun hauetan ari dira.]]> Ongi etorri atez atekora! hondakinen gaikako bilketa efektiboenera.

]]>
Wed, 03 Jul 2013 15:53:56 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/zerozabor/albisteak/1701 Wed, 03 Jul 2013 15:53:56 +0100 2013-07-03 2013-07-03 0 1701 Zaldibia Zero Zabor
<![CDATA[Erraustegia betiko bertan behera uztea eskatzeko manifestazioa]]> http://www.zaldibia.org/zerozabor/albisteak/1650/Erraustegia_betiko_bertan_behera_uztea_eskatzeko_manifestazioa/ Errausketak ez du lekurik Zero Zabor ereduan. Ondorengo arrazoietan laburtu dezakegu zergatia:

Suntsiketa: Ez du iraukortasunak eskatzen duen mugimendu zirkularra errespetatzen. Materialak suntsituz eredu lineal jasangaitzan kokatzen da bete betean.

Xahuketa: Errausketak erregaia behar du bideragarria izateke. Birziklatzearekin ez ezik, talka egiten du bete betean murriztearekin ahalik eta hondakin gehien sortzea behar baitu.

Dirutza xahuketa: Errauste plantan oinarritutako planak 400.000.000 euroko azpiegiturak ditu aurrekontuan. Zero Zabor norabidekoak 200.000.000, hau da erdia.

Errausketaren mito faltsuak:

Energia sortzen du: Errausketak materialak erretzean berreskuratzen duen energia zatia baino gehiago behar da erraustutako produktuak berriz ekoizteko. Are gehiago, produktu berriak material hoiek birziklatuz ekoiztuz gero ere energia balantzea hobea da.

Erraustea ekonomikoki ona da: Aurreko arrazoiak berak erakusten du hau absurdoa dela. Erraustegiak oso azpiegitura garestiak dira eta haien mantenua ere bai. Materialak suntsitzen dituenez, hoiek berritzeko inpostatu behar izaten dira, balantze negatiboa sortuz. Gainera oso lanpostu gutxi sortzen dute. Sortutako lanpostuak/Inbertsioa ratioa oso txarra da.

Errauste planta modernoak seguruak dira: Egia da garai bateko filtroak hobetu (eta garestitu) dituztela. Kasurik onenean, konposatu toxiko gehienak (dioxinak, furanoak…) filtroetako errautsetan geratuko lirateke eta zabortegi berezietara eraman behar dira (ez dira desagertzen). Gipuzkoan egin nahi duten errauste plantaren kasuan urtean 20.000 tona izango lirateke zabortegira bidaliko liratekeen errauts hauek proiektuan bertan esaten denez eta hauei 60.000 tona gehitu beharko litzaizkieke. 80.000 tona guztira. Zero Zabor klabean iaz Foru Aldundiak aurkeztutako planak proposatzen duenaren arabera aldiz, 75.000 tona errefus egonkortu eta ez toxiko izango lirateke geratuko liratekeenak. Edozein kasutan, denok dakigu filtro garesti hoiek behar bezala ez direla opraktikan mantentzen, kudeatzaileek dirua aurrezten baitute horrela. Bestelako industrian gertatzen dena hor gertatuko ez dela pentsatzea inozokeria da.

]]>
Thu, 13 Jun 2013 09:48:20 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/zerozabor/albisteak/1650 Thu, 13 Jun 2013 09:48:20 +0100 2013-06-15 2013-06-15 1 1650 Zaldibia Zero Zabor
<![CDATA[Ulergaitza da emaitzarik onenak ematen ez dituen sistema sustatzea]]> http://www.zaldibia.org/zerozabor/albisteak/1647/Ulergaitza_da_emaitzarik_onenak_ematen_ez_dituen_sistema_sustatzea/ Gipuzkoa Zero Zabor mugimenduak gogor salatu ditu atez ateko bilketa sistema baztertu duten herrietako ordezkariak. Atez ateko bilketaren emaitza onak frogatuta daudela aldarriaktu dute, eta zabortegi eta erraustegien aurka azaldu dira.]]> Bestalde, Donostiako epaitegiak tramiterako onartu du Gipuzkoako Hondakinen Kudeaketak Banesto, Caixa eta Price Waterhousen kontra jarritako salaketa.

]]>
Wed, 12 Jun 2013 17:42:22 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/zerozabor/albisteak/1647 Wed, 12 Jun 2013 17:42:22 +0100 2013-06-12 2013-06-12 0 1647 Zaldibia Zero Zabor
<![CDATA[Zaldibian ere MUNDUmob]]> http://www.zaldibia.org/zerozabor/albisteak/1628/Zaldibian_ere_MUNDUmob/ Eguraldia lagun, (edo ateri behintzat) giro paregabea izan genuen igandean burututako MUNDUmob ekimenean. Hemen dituzue lehen argazkiak eta aste honetan bertan amaituko dute bideoa.]]> Lotura: ARGAZKI GALERIA:

]]>
Mon, 03 Jun 2013 10:30:59 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/zerozabor/albisteak/1628 Mon, 03 Jun 2013 10:30:59 +0100 2013-06-03 2013-06-03 0 1628 Zaldibia Zero Zabor
<![CDATA[MUNDUmob Zaldibian]]> http://www.zaldibia.org/zerozabor/argazkiak/1629/MUNDUmob_Zaldibian/ KLICKR]]> Mon, 03 Jun 2013 10:55:25 +0100 ARGAZKIAK http://www.zaldibia.org/zerozabor/argazkiak/1629 Mon, 03 Jun 2013 10:55:25 +0100 2013-06-02 2013-06-02 0 1629 Zaldibia Zero Zabor <![CDATA[Igandean MUNDUmob Zaldibian]]> http://www.zaldibia.org/zerozabor/albisteak/1623/Igandean_MUNDUmob_Zaldibian/ Igande honetan eguerdiko 13:00etan MUNDUmob ekitaldia burutuko dugu Zaldibiako plazan. Eguerdiko 12:00etan azken entsegua. Animatu eta parte hartu! Eman, hartu nahi duzun mundua!]]> Fri, 31 May 2013 09:42:58 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/zerozabor/albisteak/1623 Fri, 31 May 2013 09:42:58 +0100 2013-06-02 2013-06-02 1 1623 Zaldibia Zero Zabor <![CDATA[Goierriko ZZ Mundumob ekimenean parte hartzeko deia goierritarrei]]> http://www.zaldibia.org/zerozabor/albisteak/1587/Goierriko_ZZ_Mundumob_ekimenean_parte_hartzeko_deia__goierritarrei/ Sortutako hondakinak birziklatzearen eta berrerabiltzearen garrantzia azpimarratu nahi dute, “gure ondorengoei mundu hobea” uzteko asmoarekin. Hain zuzen ere, hori irudikatu nahi dute eskuz-esku darabilten munduko bolarekin.

Goierriko Zero Zabor taldeak eman du Mundumob ekimenaren berri. Izan ere, ekainaren 1etik 2rako asteburuan, “mundu garbiago eta jasangarriago baten aldeko ekitaldiak” egingo dituzte Goierriko hainbat herritan. Tartean, ekainaren 8an Donostian egin nahi duten “mosaiko erraldoian” egingo duten koreografia entseatuko dute. Hala, Sasieta Mankomunitatea osatzen duten 22 herrietako biztanleei, egin diete parte hartzeko deia.

LOTURA:

]]>
Thu, 23 May 2013 09:03:56 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/zerozabor/albisteak/1587 Thu, 23 May 2013 09:03:56 +0100 2013-06-01 2013-06-02 1 1587 Zaldibia Zero Zabor
<![CDATA[Etorri Mundumoben entsaioetara!]]> http://www.zaldibia.org/zerozabor/albisteak/1577/Etorri_Mundumoben_entsaioetara!/ Mundumob ekimenak ez du etenik. Maiatzaren 4an Orendainen abiatu zenetik, “Eman hartu nahi duzun mundua” leloa Gipuzkoa zeharkatzen ari da. Guztiok daukagu mundua aurreko belaunaldiek jaso zuten aukera berdinekin jasotzeko eskubidea, eta ondorioz, guztiok daukagu mundua hurrengo belaunaldiei jaso dugun bezala uzteko betebeharra. Horixe da alde batetik bestera zabaltzen ari den mezua.

Ekainaren 1ean eta 2an iritsiko da Mundumob Goierrira eta hamaika ekitaldi izango dira herrietan. Zaldibian, ekainaren 8an Donostian, Mundumoben amaiera ekitaldian, dantzatuko dugun koreografia erraldoiaren azken entsaioa egiteko eta grabatzeko aprobetxatuko dugu.

Ekainaren 2an izango da hori, baina aurretik, bi entsaio izango dira:

- Maiatzak 23, osteguna, 18:30etan Herri Antzokian

- Maiatzak 31, ostirala, 18:30etan plazan

Etorri, koreografia ikasi eta parte hartu dezagun guztiok ekainaren 8ko azken festa erraldoian!!!

Utzi diezaiegun hurrengo belaunaldiei mundu txukun bat!!!

]]>
Sun, 19 May 2013 20:53:54 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/zerozabor/albisteak/1577 Sun, 19 May 2013 20:53:54 +0100 2013-05-19 2013-05-19 0 1577 Zaldibia Zero Zabor
<![CDATA[Mundumob ekimena herriz herri]]> http://www.zaldibia.org/zerozabor/albisteak/1541/Mundumob_ekimena_herriz_herri/ Guztiok daukagu mundua aurreko belaunaldiek jaso zuten aukera berdinekin jasotzeko eskubidea, eta ondorioz, guztiok daukagu mundua hurrengo belaunaldiei jaso dugun aukera berdinekin uzteko bete beharra]]> Mundumob, Gipuzkoa zeharkatuko duen ekimena da. Herritarrak printzipio nagusi baten inguruan biltzea da Mundumoben helburua: “Guztiok daukagu mundua aurreko belaunaldiek jaso zuten aukera berdinekin jasotzeko eskubidea, eta ondorioz, guztiok daukagu mundua hurrengo belaunaldiei jaso dugun aukera berdinekin uzteko bete beharra”. Iraunkortasunaren aldarrikapena da azken finean egingo duguna. Ideia hori lelo nagusian laburtu dugu: “Eman hartu nahi duzun mundua.”

Ekimenean printzipioak finkatu nahi ditugu, herritarrek eta eragileek printzipio horiei atxikitzea nahi dugu, gero hortik abiatuta helburu eta ekintza zehatzak adostu eta gauzatzeko.

Mezuaren bektore nagusia herritarrek gorpuztuko duten kantu koreografiatu bat izango da. Kantua Karlos Gimenezek egin du, letra Jon Maiak jarri dio, ahotsa Ze Esatek taldeko Jabirena da Ines Osinagaren parte hartzearekin . Guzti hori Mikel f. Krutzaga teknikariaren lanarekin borobilduz eta koreografia gurekin lehendik lan egin izan duen Mikel Erguinek egin du.

Horrekin batera, eskutik eskura ibiliko dugun mundu bolak lagunduko digu ekimenean emango dugun mezua zabaltzen.

Orain arte egin ditugun ekimenetan bezala, aldarrikatzen dugun baikortasuna eta konpromisoa egongo dira ekimenaren muinean. Aldarrikatzen dugun etorkizun hobeago horren isla izango da ekimena, giro alai, partehartzaile eta ludikoan burutuko duguna.

Ibilbideari dagokionez, maiatzaren 4ean hasiko da Gipuzkoako herririk handienean, Orendainen. Ondo esan dugu bai. Handitasuna ez da bakarrik m2-tan edota biztanle kopuruaren arabera neurtzen. Guk, handitasuna, herritarren bihotzetan eta konpromisoan neurtzen dugu, eta horretan ez daukagu zalantzarik orendaindarrak eredu direla Gipuzkoan eta Euskal Herrian. Lehenengo Zero Zabor herria dugu. Hondakin organiko guztia herrian tratatzen dute ongarri bihurtuz. Ez dute beste herrietara organiko tona bakar bat usteltzera bidaltzen. Mundumoben hasiera Orendainen eginez, guzti horren aitortza egin nahi dugu.

Bukaera ere Gipuzkoako herririk handienean egingo dugu. Oraingoan bai, biztanle kopuruari begira. Handiena baita ere sortutako zabor kopuruari begira. Praktika on eta eredugarriak ezinbestean aplikatu behar diren lekua beraz, konponbidearen gakoa. Donostiak erronka polita jarri dio bere buruari: 2016 urtean Europako Kultur Hiriburu izatearena. Guk gure ekarpena egin nahi diogu izendapen horri. Kulturak eta jakintzak nekez egiten dute bat utzikeria eta zabarkeriarekin. Donostia Zero Zabor norabidean jartzeko gure ekarpena egingo diogu amaiera han emanda. Donostiakoa herrialde mailako ekitaldia izango da.

]]>
Thu, 02 May 2013 09:07:43 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/zerozabor/albisteak/1541 Thu, 02 May 2013 09:07:43 +0100 2013-05-02 2013-06-08 1 1541 Zaldibia Zero Zabor
<![CDATA[Errausketari ateak ixten]]> http://www.zaldibia.org/zerozabor/bideoak/1530/Errausketari_ateak_ixten/ "Dokumentalean zaborraren problematika bere osotasunean azaleratzen saiatu gara: garai bateko zaborraren kudeaketa, Europan dauden eredu desberdinak, Europar Batzordeak hiri hondakinak tratatzeko ezarria duen hierarkia, balorizazio energetikoa, errauskailuak beharko lukeen zabortegia, errauskailuak osasunari eta ingurumenari dakarzkion kalteak, errauskailuaren atzean dauden interesak, zementuaren sektorearen indarra, atez ateko bilketaren ezaugarriak, bosgarren edukiontziaren desabantailak... Hori da gutxi gorabehera lan honetan aurkituko duzuen menua. On egin diezazuela. Eta sobrak ondo sailkatu bakoitza dagokion lekuan...

]]>
Thu, 25 Apr 2013 09:45:43 +0100 BIDEOAK http://www.zaldibia.org/zerozabor/bideoak/1530 Thu, 25 Apr 2013 09:45:43 +0100 2013-04-25 2013-04-25 0 1530 Zaldibia Zero Zabor
<![CDATA[Errausketaren atzean dauden interesak ]]> http://www.zaldibia.org/zerozabor/bideoak/1529/Errausketaren_atzean_dauden_interesak_/ Errausketari ateak ixten dokumentaletik hartutako irudiak

]]>
Thu, 25 Apr 2013 09:39:43 +0100 BIDEOAK http://www.zaldibia.org/zerozabor/bideoak/1529 Thu, 25 Apr 2013 09:39:43 +0100 2013-04-25 2013-04-25 0 1529 Zaldibia Zero Zabor
<![CDATA[Astigarragan ere abian]]> http://www.zaldibia.org/zerozabor/albisteak/1482/Astigarragan_ere_abian/ Astigarragak atez ateko hondakinen bilketa sistema estreinatu du. Atez ateko sistema ezartzen duen Gipuzkoako zortzigarren herria da Astigarraga. Zorionak !]]> Wed, 03 Apr 2013 11:53:24 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/zerozabor/albisteak/1482 Wed, 03 Apr 2013 11:53:24 +0100 2013-04-03 2013-04-03 0 1482 Zaldibia Zero Zabor <![CDATA[Goierriko herritarren bideoa, atez ateko sistemaren alde]]> http://www.zaldibia.org/zerozabor/albisteak/1477/Goierriko_herritarren_bideoa_atez_ateko_sistemaren_alde/ Sun, 24 Mar 2013 21:29:20 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/zerozabor/albisteak/1477 Sun, 24 Mar 2013 21:29:20 +0100 2013-03-27 2013-03-24 0 1477 Zaldibia Zero Zabor <![CDATA[Atez ateko sistemaren hasiera ospatu dugu goierritarrok Legorretan]]> http://www.zaldibia.org/zerozabor/albisteak/1476/Atez_ateko_sistemaren_hasiera_ospatu_dugu_goierritarrok_Legorretan/ Ostegunean ekin genion hondakinen bilketa sistema berri ari Legorretan, Itsasondon eta Zaldibian, eta lehen egun hauetan oso positiboa izan da jendearen erantzuna. Hala, hasiera hori borobiltzeko, esker on ekitaldia ospatu dugu eguerdian Legorretan, ekitaldi eta mokadutxo batekin.

12:15 aldera ekin diogu festari Legorretako frontoian, Goierri Zero Zabor taldeko hainbat kide oholtza gainera igota. Guztien izenean, Legorreta Zero Zabor taldeko kide batek irakurri du esker on testua eta bertan gaur egungo egoera 1983ko uholdeetan bizi izandakoarekin alderatu du. Urak eragindako txikizioa bi egunetan garbitzeko gai izan ziren legorretarrak garai hartan, auzolanean arituta, eta gaur egun ere elkarlanean aritzeko deia egin du, birziklatzea ez dela horren zaila defendatuz eta gizarte txukunago baten alde egitea denon ardura dela nabarmenduz.

Gipuzkoa Zero Zabor taldeko kideen mezua Legorretan

Joxe Mari Irazusta, Jon Legorburu eta Ainhoa Arrozpidek hartu dute ondoren hitza, Gipuzkoa Zero Zabor taldearen izenean.

Joxe Mari Irazustak Gipuzkoa “Zero Zabor lurraldea” osatzen ari dela nabarmendu du: “Trena Usurbilen abiatu zen, ondoren Hernani, Oiartzun eta Debagoienara egin zuen salto, Antzuolara. Eta orain Goierrin ere bere bidea egingo du. Zuen ondoren laster Tolosaldean gehituko dira herri gehiago. Tren hau geldiezina da”.Jon Legorburuk gogoratu du gure jokabideak baldintzatuko duela “zer nolako geroa utziko diegun etorriko diren belaunaldiei”. Helburu horri lotuta, Zaldibia, Legorreta eta Itsasondoko herritarrek, “ajolagabekeria alboratu” eta sortzen ditugun hondakinak arduraz kudeatzen hasi garela nabarmendu du, “trabei, gezurrei eta presio mediatikoari aurre eginez”.

Ainhoa Arrozpidek, bere aldetik, jasangarritasunaren alde egin izana defendatu du, Europako irizpideekin bat eginez. Atez ateko sistemaren alde egindako hautua denon osasunaren mesedetan izango dela adierazi du, eta errauste plantarik “ez dugula nahi, ezta behar ere” erakutsiko duela.

Ildo horretan, Mikel Amenabar Zubietako bizilagunak ere zorionak eta eskerrak eman nahi izan dizkie Legorreta, Itsasondo eta Zaldibiako bizilagunei, atez ateko sistemaren alde egiteagatik, eta horrela, Zubietan erraustegirik ez dugula behar defendatzeagatik.

Bertsolariak, Takolo eta Ibon Magoa

Hodei Lopez (Legorreta), Jexux Mari Jauregi ‘Altzo Txiki’ (Zaldibia) eta Mikel Mendizabal (Itsasondo) bertsolariak igo dira ondoren, frontoiko oholtzara eta atez ateko sistemaren alde nahiz errausketaren aurkako bertsoak kantatu dituzte, Legorreta, Itsasondo eta Zaldibiako herritarrei eskerrak ematen zizkietan bitartean.

Bertsolarien ondoren, eta herriko plazan mokadutxoa hasi aurretik, Takolo pailazoak eta Ibon Magoak eman diote amaiera ekitaldiari, haurrentzako entretenimenduzko ikuskizun batekin.

Birziklatzea erraza dela eta haurrek jada erabat barneratuta daukatela erakutsi du Ibon Magoak frontoian bildutako neska-mutilekin egindako jokuen bidez.

]]>
Sun, 24 Mar 2013 20:57:00 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/zerozabor/albisteak/1476 Sun, 24 Mar 2013 20:57:00 +0100 2013-03-24 2013-03-24 0 1476 Zaldibia Zero Zabor
<![CDATA[Igande honetan, denok Legorretara!]]> http://www.zaldibia.org/zerozabor/albisteak/1468/Igande_honetan_denok_Legorretara!/ Goierri Zero Zabor taldeak eskertza festa antolatu igande honetarako Legorretan.

Atez ateko sistemari heldu eta ibilbide berri bati ekin diogula ospatu nahi dugu, eta noski, ibilbide horretan protagonista diren eta zareten herritar guztiei eskerrak eman.

12:00etan hasiko da ekitaldia, Legorretako frontoian, eta bertan, hitzalditxo bat, bertsolariak, haurrentzako entretenimentua... eta mokadutxo goxo bat partekatuko ditugu!

Animatu eta azaldu!!

]]>
Wed, 20 Mar 2013 19:19:14 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/zerozabor/albisteak/1468 Wed, 20 Mar 2013 19:19:14 +0100 2013-03-24 2013-03-24 1 1468 Zaldibia Zero Zabor
<![CDATA[Atez atekoari aukera bat emateko eskatu dute ordiziarrek]]> http://www.zaldibia.org/zerozabor/bideoak/1463/Atez_atekoari_aukera_bat_emateko_eskatu_dute_ordiziarrek/ Wed, 20 Mar 2013 09:27:56 +0100 BIDEOAK http://www.zaldibia.org/zerozabor/bideoak/1463 Wed, 20 Mar 2013 09:27:56 +0100 2013-03-20 2013-03-20 0 1463 Zaldibia Zero Zabor <![CDATA[Hondakinak sailkatzeko ontzien banaketa arrakastatsua. Zorionak herritar guztioi!]]> http://www.zaldibia.org/zerozabor/albisteak/1452/Hondakinak_sailkatzeko_ontzien_banaketa_arrakastatsua._Zorionak_herritar_guztioi!/ Atez ateko sistemarekin hasteko atarian gaude Zaldibian, Itsasondon eta Legorretan. Datorren ostegunetik aurrera, kaleko edukiontziak kenduko dituzte (beira, arropa, olioa eta pilak biltzeko edukiontziak izan ezik) eta hondakinak biltzeko beste sistema bati ekingo diogu.

Azken egunotan, ehunka herritar pasatu dira Herri Antzokitik atez ateko sistemarekin hasteko behar den materialaren bila. Guztira, 421 ontzi-talde eta 151 giltza elektroniko (nekazal inguruetarako) banatu dira ostegun arratsaldetik larunbat goizera.

Gainera, dozenaka herritarrek egin dute azken asteotan autokonpostatze ikastaroa eta 30 konpostagailu banatu dira (aurretik beste 45 familiak ere egiten zuten). Eta horrekin batera, autokonposta etxean egiteko tokirik ez duten 8 familiak konpostaje kolektiboa egitea erabaki dute eta eskola inguruan jarriko zaie horretarako ontzia.

Zaldibitarren jarrera arduratsua eta jatorra ikusita, Zaldibia Zero Zabor taldetik zorionak eman nahi dizkiegu herritar guztiei. Orain arte egindako akatsak edo izandago gabeziak gainditu eta bai pertsonoi baita ingurumenari on egingo dion sistema berri honekin hasteko gogotsu daudela erakutsi digute.

Eskerrik asko eta animo guztioi, ondo egitera goaz!!!

]]>
Sun, 17 Mar 2013 11:30:22 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/zerozabor/albisteak/1452 Sun, 17 Mar 2013 11:30:22 +0100 2013-03-17 2013-03-17 0 1452 Zaldibia Zero Zabor
<![CDATA[Birziklatzeko edukiontzien %30 banatu dira, lehen egunean.]]> http://www.zaldibia.org/zerozabor/albisteak/1444/Birziklatzeko_edukiontzien_%30_banatu_dira_lehen_egunean./ Lehen egun honetan arrakasta handia izan du edukiontzien jasotze-prozesuak. Guztira, 500 “kit” eta hainbat giltza elektroniko banatuko dira herrigunean zein landagunean bizi diren familien artean, eta lehen egunean 150 familiak hartu dute berea.]]> Martxoaren 21ean jarriko da martxan atez ateko sistema Zaldibian, Itsasondorekin eta Legorretarekin batera.

Horretara, ostegun, ostiral eta larunbat honetan, etxean erabiltzeko birziklatzeko ontziak jaso behar dira Herri Antzokian.

Lehen egun honetan arrakasta handia izan du edukiontzien jasotze-prozesuak, herritarren %30ek jaso baitu berea. Guztira, 500 “kit” eta hainbat giltza elektroniko banatuko dira herrigunean zein landagunean bizi diren familien artean, eta lehen egunean 150 familiak hartu dute berea.

Hori atez ateko sistemaren ezarketak Zaldibian izan duen onarpenaren seinale da eta oso pozik gaude Zaldibia Zero Zabor taldeko kideak, etorkizunean nabarmen hobetuko baita gure herriaren hondakinen sortze, biltze eta birziklatze maila.

Atez ateko sistema martxan jarri duten herriek bikoiztu egin dute euren hondakin bilketa, inguruneari egiten zaion kaltea gutxituz. Era berean, birziklapenari esker, jada erabilita dauden objektuak berriz ere lehengai bihurtzen dira, kontsumo ereduak modu arduratsuagoetara bideratuz.

Hondakinak murriztu, berrerabili eta birziklatu ditzagun. Ingurumenak, gure osasunak eta bizi mailak eskertuko digu.

Zaldibia Zero Zabor taldekook eskerrak eman nahi dizkiegu herritar guztiei, arduraz eta zentzutasunez emandako pauso honekin, erakutsi duten konpromiso mailagatik.

Hauek dira hurrengo egunetan ontziak hartzeko ordutegiak:

MARTXOAK 15 OSTIRALAGoizez 10:30etatik 13:30etara eta arratsaldez 17:30etatik 20:30etaraMARTXOAK 16 LARUNBATAGoizez 10:00etatik 14:00etara

Bide batez, martxoaren 16an, Altsasun, Portald enpresan jarri nahi duten errauskailuaren kontrako manifestaziora joateko deia egiten diegu herritar guztiei.LOTURAK:

ZALDIBIOATB: Herritar ugari igaro dira atez aterako bitarteko bila lehen egunean

ARGAZKI GALERIA: FLICKR

]]>
Thu, 14 Mar 2013 23:13:00 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/zerozabor/albisteak/1444 Thu, 14 Mar 2013 23:13:00 +0100 2013-03-14 2013-03-14 0 1444 Zaldibia Zero Zabor
<![CDATA[Altsasuko Portland-en errausketarik ez. Herritarron hitza errespetatu.]]> http://www.zaldibia.org/zerozabor/albisteak/1430/Altsasuko_Portland-en_errausketarik_ez._Herritarron_hitza_errespetatu./ Martxoak 16 arratsaldeko 18etan burutuko da manifestazioa Altsasuko Nettoko parkinetik abiatuta.

FCC enpresak bere labeetan 55.500 tona hondakin erretzeko baimenak eskuratu ditu]]> Orain dela urte bat sekula Sakanan egin den manifestaziorik handiena burutu genuen, Altsasun Nafarroako Gobernuak eta FCCk aurrikusi dituzten errausketa asmoekin aurrera ez jarraitzeko eskatuz.

Arin-arin ibili dira geroztik eta dagoeneko, FCC enpresak bere labeetan 55.500 tona hondakin erretzeko baimenak eskuratu ditu. Horien artean nagusi dira batez ere hiri hondakinetatik datozenak eta baita ere plastikoak, pneumatikoak, araztegietako lohiak, …

Nafarroako Gobernuak eta Portlandek Nafarroako hondakinak errausteko sinatu duten hitzarmenak argi azaltzen ditu zein diren bien helburuak. Eta bat datozPortlandek dituen asmoekin, hau da, alde batetik hondakin errausketa zabaldu eta aldi berean beren plantetan kaleratzeak ugaritu.

Nafarroako Gobernuak auzitegien iritziaren kontra bada ere, jarduera horren kokapena esku pribatuetan utzi nahi dela, Nafarroan errausketa isilpean FCCren zementu fabrikaren bitartez sartu nahian.

Portlanden jarduera berri honek, osasun publikoari dagokionez Nafarroan eman daitekeen mehatxu larriena izateaz gain, ez du batere lagunduko aberastasunik sortzen inguruko eskualdeetan. Beste ekimen batzuen premiatan daude, eta ez beste zonalde batzuetan ez alderdiek, ez garapen kontsortzioek, ez inork nahi izan ez duen zerbaitetan.

Jarduera honen inposizioa Sakanan ikaragarria da. Milaka persona, taldeak, mankomunitatea, udalak (inguruko eskualdeetakoak ere bai) basakeria honen aurka daude.

Instituzioen aldetik, nabarmentzekoa da Arabako Batzar Nagusiek adierazitako gaitzespena. Bertan PP izan ezik gainerako alderdi guztiek, Nafarroako Gobernuari Portlanden proiektua geldiarazteko eta inposizioarekin amaitzeko eskatuz mozioa onartu dute.

Zer egin nahi duten badakigu, FCCren eta Nafarroako Gobernuaren zentzugabekeria garaitu dezakegula eta errausketa baliogabetzen duten hondakinak tratatzeko bete eredu batzuk posible direla badakigun bezalaxe. Norabide zuzenean bultzatu besterik ez da egin behar, eta erokeria honen inposizioa galaraztea lortuz hasi behar dugu.

Ez dugula inolaz ere gure ondasunik preziatuena, hau da, gure osasuna eta gure herrietan bizitzeko eskubidea kentzerik inondik ere onartuko.

GUZTION ARTEAN GELDITUKO DUGU!!!

]]> Mon, 11 Mar 2013 08:39:37 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/zerozabor/albisteak/1430 Mon, 11 Mar 2013 08:39:37 +0100 2013-03-11 2013-03-11 0 1430 Zaldibia Zero Zabor
<![CDATA["Atez-ate Katalunian" hitzaldia, ostiral honetan Lazkaon]]> http://www.zaldibia.org/zerozabor/albisteak/1400/"Atez-ate_Katalunian"_hitzaldia_ostiral_honetan_Lazkaon/ Sasieta Mankomunitateak gonbidatuta, Jordi Baucells Taradelleko alkateorde (CIU) eta Kataluniako Hondakinen Ajentziako aholkulari teknikoak , atez atekoaren inguruko hitzaldia eskainiko du ostiral honetan Lazkaoko Areria antzokian, goierritar guztiei zuzenduta.

100 herri baino gehiagotan erabiltzen dute atez ateko sistema Katalunian eta “kolore guztietako” alkateak daude herri horietan: CIU, PSC, ERC, PP…

Herri horietan ez da inolako polemikarik izan hondakinen bilketa sistema honekin; alderantziz, birziklatze-emaitzak eta ekonomia izan dira aukera honen alde egiteko arrazoi nagusia.

Jordi Baucell, Kataluniako Hondakinen Ajentziako aholkulari izateaz gain, La Planako Mankomunitateko gerente ere izan da 8 urtez eta bere esperientziaren berri emango du.

Hamalau herrik osatzen dute La Planako Mankomunitatea (30.498 biztanle guztira) eta horietatik 12tan atez ateko sistema erabiltzen dute. 2000 urtean ezarri zuten lehen herrian, eta pixkanaka pixkanaka, herri gehiago joan dira batzen.

Animatu eta joan gaitezen ostiralean Lazkaora (19:00etan Areria Antzokian), horrelako aukera interesgarriak ez baitira egunero etxe ondora etortzen!

]]>
Thu, 28 Feb 2013 17:20:28 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/zerozabor/albisteak/1400 Thu, 28 Feb 2013 17:20:28 +0100 2013-03-01 2013-03-01 1 1400 Zaldibia Zero Zabor
<![CDATA[Auto konpostari buruzko bideoa]]> http://www.zaldibia.org/zerozabor/bideoak/1259/Auto_konpostari_buruzko_bideoa/ Urola Erdiko Mankomunitateak "Gaurkoa nola, biharkoa hala" lelopean abian jarritako kanpainaren baitan ekoitzitako bideoa da hau. Eskualdean auzo-konposta, auto-konposta eta bermi-konposta egitera biztanleak animatzeko kanpaina da.

Bideoan, eskualdeko hainbat biztanle ageri dira dagoeneko auto- eta auzo-konposta egiten dutenak eta euren bizipenak azaltzen dituzte gainontzeko biztanleak ekimenean parte hartzera animatzeko. Horretaz gain, parte hartuko duten beste zenbait biztanle ere ageri dira.

2012ko udazkenean martxan jarritako kanpaina da.

]]>
Fri, 21 Dec 2012 08:36:01 +0100 BIDEOAK http://www.zaldibia.org/zerozabor/bideoak/1259 Fri, 21 Dec 2012 08:36:01 +0100 2012-12-21 2012-12-21 0 1259 Zaldibia Zero Zabor
<![CDATA[Mosaiko erraldoia osatu dugu!]]> http://www.zaldibia.org/zerozabor/albisteak/886/Mosaiko_erraldoia_osatu_dugu!/ Zuek guztioi esker egundoko mosaikoa osatu dugu. Gipuzkoarrok, errausketarik gabeko etorkizun baten alde gaudela erakutsi dugu. Oraingoz eskura daukagun material grafikoa jarriko dugu web orrian.]]> Jakin ezazuen, oilo ipurdia jartzeko moduko irudiak dauzkagula garabitik eta Ulia menditik hartuta. Bideoak astean zehar editatzeko asmoa daukagu, eta eduki bezain pronto gure web orrian jarriko ditugu.

]]>
Mon, 18 Jun 2012 09:50:57 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/zerozabor/albisteak/886 Mon, 18 Jun 2012 09:50:57 +0100 2012-06-18 2012-06-18 0 886 Zaldibia Zero Zabor
<![CDATA[Oiangutik Goierrira aire garbia, ekainak 17an denok Donostiara!]]> http://www.zaldibia.org/zerozabor/albisteak/844/Oiangutik_Goierrira_aire_garbia_ekainak_17an_denok_Donostiara!/ Atzo egin zuen Goierri Zero Zaborrek lehen agerraldi publikoa Oiangun. Taldearen asmoak zeintzuk diren azaldu eta ekainak 17an Donostian egin behar den errausketaren aurkako mosaiko erraldoiera azaltzeko dei egin zitzaien goierritar guztiei]]> Goierri Zero Zabor taldea, hainbeste hitz egiten den hondakinen kudeaketen inguruan «ikusle hutsak izateari utzi eta Goierriko hainbat herritan herritarrak elkartu eta denon arazoa den honi irtenbidea emateko» sortutako talde multzoen batura bat da. Asmoa «Zero Zabor filosofia zabaltzea» da «hondakinek irtenbidea badutela erakusteko».

Ekainak 17an Donostian egingo den mosaiko erraldoiaren bidez «Zero Zabor norabidearenurratsak egiteko oztopo izango litzatekeen erraustegirako proiektua bertan behera gera dadin» eskatuko da. «Kolorea, etorkizuna, iraunkortasuna, konpromisoa eta itxaropena» izango dira zero zaborraren aldeko taldeek egingo duten eskeintza eta aldarria. Elementu guztiak islatuko dira bertan, milaka herritarrek gorpuztuko duten mosaiko erraldoi baten bidez, kolorezko haize errota erraldoia irudikatuko duen mosaikoaren bidez. «Aire garbiak bira dezan» eskatzen duen haize errota koloretsua irudikatuko da bertaratutako guztien artean.

Mosaiko hau milaka herritarren artean osatuko da, eta horretarako bakoitzak mosaikoa osatzeko banatuko diren piezak eraman beharko ditu.Pieza edo kartulina hauek herri ezberdinetan banatuko dira:

Kartulina banaketak eta ekintzak

Ordizia-Ekainak 8 eta 15 ostiraletan: herriko plazara irtengo dira mahaia jartzera 19:00etatik 20:00etara. Kartulinak lortzeko udaletxeko harrera bulegoan goizetan edo Barrena kultur etxean jarriko dira arratsaldeetan.-Gaztetxean: Gazte Asanbladako bileran (ostirala 18:00etan)

Legorreta-Ekainaren 9an: herrian Korpus Kristi eguna ospatzen dela aprobetxatuz, mahaitxoa jarriko da haize-errotak eta mosaikorako kartulinak banatzeko.-Ekainaren 14an: “Errausketari ateak isten” bideo emanaldia herri zineman.

Segura- Ekainaren 7an: Pintxo-poteoa errotatxoekin. Gonbidapenen banaketa- Ekainak 8 eta 15 ostiraletan: Plazan mahaia jarriko dute 18:00etatik 20:30ak arte. Kartulina banaketa eta eskulanak- Ekainak 13: 19:00etan Kultur-etxean “Errausketari ateak ixten” dokumental emanaldia.

Lazkao- Ekainak 13 asteazkena: Herriko plazan. Arratsaldeko 19:00etan mahaia jarriko dute mosaikorako kartulinekin.- Ekainak 15 ostirala: mahaia jarriko dute, kartulinekin eta haize errotekin.

Beasain- Ekainaren 17ra begira, bi astearteetan (azoka egunetan) eta datorren igandean mahaia jarriko dute kartulinekin. Bestetik zenbait tabernetan eskuratu ahal izan dira kartulinak: Antzizar., Arrano, Ttitta, basakana.- Ekainak 13 asteazkena: Hitzaldia Gipuzkoa Zero Zaborren eskutik. Igartza Jauregian 19:00etan. Hondakinek badute irtenbidea: Zero Zabor

Zaldibia-Ekainak 8 eta 15 ostiralak: Herriko plazan. Mosaikoaren nondik norakoak zabalduko dituzte, eta kartulinak salduko dituzte. Haize errotak erosteko zerrenda betetzen joango dira eta Erraustegiari ateak ixten dvdak salgai izango dute.-Gaurtik aurrera Joxepane herri ostatuan kartulinak eskuragarri jarriko dituzte.

Zumarraga-Urretxu-Ekainak 8 ostirala: 19:00etatik aurrera kartulina banaketa Areizaga-Kalebarren enparantzan.

Ormaiztegi-Ekainaren 8an eta 9an: mahaia jarriko dute herriko plazan. 19:00etatik 21:00etara.-Ekainaren 12an: Erraustegiari ateak isten bideo emanaldia kultur etxean iluntzeko 21:00etan

]]>
Tue, 05 Jun 2012 18:24:33 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/zerozabor/albisteak/844 Tue, 05 Jun 2012 18:24:33 +0100 2012-06-05 2012-06-05 0 844 Zaldibia Zero Zabor
<![CDATA[Goierri Zero Zaborrek ekainak 17ko deialdia Oiangutik Goierri osora]]> http://www.zaldibia.org/zerozabor/bideoak/843/Goierri_Zero_Zaborrek_ekainak_17ko_deialdia_Oiangutik_Goierri_osora/ Goierri Zero Zaborrek ekainak 17ko mosaiko erraldoian parte hartzeko deia egin du

]]>
Tue, 05 Jun 2012 18:21:06 +0100 BIDEOAK http://www.zaldibia.org/zerozabor/bideoak/843 Tue, 05 Jun 2012 18:21:06 +0100 2012-06-05 2012-06-05 0 843 Zaldibia Zero Zabor
<![CDATA[Zero Zabor bidean, atez ate]]> http://www.zaldibia.org/zerozabor/bideoak/832/Zero_Zabor_bidean_atez_ate/ Sun, 03 Jun 2012 21:08:55 +0100 BIDEOAK http://www.zaldibia.org/zerozabor/bideoak/832 Sun, 03 Jun 2012 21:08:55 +0100 2012-06-03 2012-06-03 0 832 Zaldibia Zero Zabor <![CDATA[Erraustegirik ez Zubietan ez inon]]> http://www.zaldibia.org/zerozabor/bideoak/833/Erraustegirik_ez_Zubietan_ez_inon/ Flash mob

]]>
Sun, 03 Jun 2012 21:21:27 +0100 BIDEOAK http://www.zaldibia.org/zerozabor/bideoak/833 Sun, 03 Jun 2012 21:21:27 +0100 2012-06-03 2012-06-03 0 833 Zaldibia Zero Zabor
<![CDATA[Errausketari atek ixten]]> http://www.zaldibia.org/zerozabor/bideoak/830/Errausketari_atek_ixten/ Sun, 03 Jun 2012 20:42:40 +0100 BIDEOAK http://www.zaldibia.org/zerozabor/bideoak/830 Sun, 03 Jun 2012 20:42:40 +0100 2012-06-03 2012-06-03 0 830 Zaldibia Zero Zabor <![CDATA[Zaldibiko aire Garbiak]]> http://www.zaldibia.org/zerozabor/bideoak/828/Zaldibiko_aire_Garbiak/ Mosaiko ERRALDOIA donostian

]]>
Sat, 02 Jun 2012 21:06:42 +0100 BIDEOAK http://www.zaldibia.org/zerozabor/bideoak/828 Sat, 02 Jun 2012 21:06:42 +0100 2012-06-02 2012-06-02 0 828 Zaldibia Zero Zabor
<![CDATA[BIDEOA: Errausketari ateak ixten]]> http://www.zaldibia.org/zerozabor/bideoak/629/BIDEOA:_Errausketari_ateak_ixten/ Debagoienako Zero Zabor taldea osaturiko trailerra.

]]>
Fri, 20 Apr 2012 17:54:05 +0100 BIDEOAK http://www.zaldibia.org/zerozabor/bideoak/629 Fri, 20 Apr 2012 17:54:05 +0100 2012-04-20 2012-04-20 0 629 Zaldibia Zero Zabor
<![CDATA[Aire garbiak bira nazan. Mosaiko erraldoia. Ekainak 17 Donostian.]]> http://www.zaldibia.org/zerozabor/albisteak/773/Aire_garbiak_bira_nazan._Mosaiko_erraldoia._Ekainak_17_Donostian./ Gipuzkoako Zero Zabor-ek mosaiko erraldoia egingo du ekainaren 17an, Donostian. Aire garbiak bira nazan lelopean..

Kolorezko haize errota erraldoia irudikatuko dute, herritarrek osatutako mosaiko batean.]]> Grixa:

Grixa da porlana, grixa errautsa, grixa zaborra. Grixa gaixotasuna. Grixa kea eta grixa kutsadura. Grixa da etsipena. Grixa batzuek ekarri nahi diguten etorkizuna. Errausketa da eskaintzen diguten bakarra. Zaborra eta errautsa, beste aukerarik ez dagoela sinestarazi nahi digute. Etsipena saldu nahi digute. Etsi, egiten utzi, pasibitatean bizi. Grixa, etsipena, porlana, zaborra, kea, kutsadura, errautsa, gaitza. Grixa.

Kolorea:

Etsipenaren aurrean etorkizuna aldarrikatzen dugu. Bizitzaren koloreak. Naturarekiko oreka. Arrazionaltasuna eta iraunkortasuna. Materialak ez dira zaborra. Materialek badute balioa, badute kolorea. Koloreak badu etorkizuna. Alaitasuna kolorez marrazten da, osasuna eta itxaropena ere bai. Etorkizuna kolorez jantziko dugu, osasunez, itxaropenez, konpromisoz. Etorkizuna edukiko dugu, etorkizunean sinisten dugulako.

Gipuzkoan azken urteotan, eta batez ere azken hilabeteotan eztabaida bizia piztu da. Hondakinak nola bildu omen da arazoa. Batzuk modu batera, besteak bestera.

Baina horren ondorioetaz gutxiegi hitzegiten da. Nork nahi du zabortegia bere herrian? Nork nahi du erraustegia bere herrian? Erantzuna denok dakigu. Inork ere ez ditu nahi.

Ezagunak dira erraustegiak jartzeko proposatu diren herri guztietan horren kontra egondako erreakzio anitzak. Irun, Hondarribi, Oiartzun, Errenteria, Astigarraga, Hernani, Lasarte, Zubieta, Donostia, Usurbil, Villabona, Beasain, Zestoa… denek ezetz, ez zutela nahi. Olaztiko porlandegian zaborra erraustearen aurka jarritako herrien zerrenda ere luzea da, hoietako asko Gipuzkoarrak.

Eta zer esan zabortegietaz? Errenteriako biztanleen mobilizazioak ahaztu al zaizkigu.? Urteta, Azpeitia, Beasain…

Inork ez du zabortegi kutsakorrik herrian nahi. Inork ez du erraustegirik herrian nahi. Inork ez du halakorik eskatu eztabaidak iraun duen urte guzti hauetan. Horiek ez baditugu nahi, zertan ari gara orduan?

Gaur hemen, zabortegi kutsakorren eta errausketaren mehatxu zuzena jasaten duten herrietako ordezkariak dauzkagu gurekin batera. Etorkizun hobeago baten aldeko aldarrikapen-festa baterako deia egin nahi dugu ekainaren 17ko goizerako. Bi-hiru hamarkadetan Zero Zabor norabidean urratsak egiteko oztopo izango litzatekeen erraustegirako proiektua bertan behera gera dadin eskatuko dugu.

Kolorea, etorkizuna, iraunkortasuna, konpromisoa eta itxaropena. Hori da egingo dugun eskeintza eta aldarria. Elementu hoiek guztiak islatuko ditugu bertan, milaka herritarrok gorpuztuko dugun mosaiko erraldoi baten bidez, kolorezko haize errota erraldoia irudikatuko duen mosaikoaren bidez.

Iraunkortasuna:

Aire garbiak bira dezan eskatzen duen haize errota koloretsua irudikatuko dugu bertaratuko garen guztion artean. Naturak dauzkan zikloak gure ekonomiak barnera ditzan eskatuko dugu, errotaren mugimendu zirkularrarekin. Errotak haizearekin egiten duen bezala, naturan dauden baliabideak, natura kaltetu gabe erabiltzea aldarrikatuko dugu.

Konpromisoa:

Haize errota, herritar guztion artean osatuko dugu. Herritarren konpromisoa eskatzen du horrek. Milaka herritarren konpromisoa. Ekainaren 17an gure lekua hor dagoela aurrez erakutsiko dugu. Horretarako gutako bakoitzak mosaikoa osatzeko banatuko ditugun piezen bidez hartuko dugu lekua eta bertan egoteko konpromisoa. Hau guztia aurrera eramateko, herri guztietan lantaldeak osatzeko deialdia egingo dugu. Etorkizunak konpromisoa eskatzen duelako. Ezin dugu ikusle hutsak izan. Ezin dugu haizeak hostoak bezala, nora eramango gaituzten zain geratu.

Kolorea, etorkizuna eta itxaropena:

Kolorezko haize errota erraldoiaren bidez, etorkizuna aldarrikatu nahi dugu, itxaropena. Inork ez dauka posiblea den mundu hobeago batean bizitzeko daukagun itxaropena zapuzteko eskubiderik. Etorkizuna koloretan nahi dugu eta hori aldarrikatuko dugu.

]]> Wed, 23 May 2012 08:50:07 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/zerozabor/albisteak/773 Wed, 23 May 2012 08:50:07 +0100 2012-06-17 2012-06-17 1 773 Zaldibia Zero Zabor
<![CDATA[Zero Zabor taldearen hitzaldiak bigarren hitzaldi bat eskatzen du]]> http://www.zaldibia.org/zerozabor/albisteak/611/Zero_Zabor_taldearen_hitzaldiak_bigarren_hitzaldi_bat_eskatzen_du/ Atzo burutu zen Zero Zabor taldean antolaturiko hitzaldian 82 herritarrek parte hartu zuten. Gaiak piztu duen jakinminak bultzatuta bigarren hitzaldi bat burutuko dute datorren astean.]]> Gipuzkoako Zero Zabor taldeak atzo Zaldibiako kultur etxean eskainiriko hitzaldia arrakastatsua izan zen. Aretoa gainezka 82 herritar inguru bertaratu ziren, batzuk alde ere egin zuten leku falta medio.

Amaieran hainbat izan ziren galdera eta erantzunak, eta gehienak atez atekoa bezala ezagutzen den zabor bilketa sistemaren ingurukoak zirela ikusirik datorren asterako bigarren hitzaldi bat antolatu dute.

Bigarren hitzaldia martxoaren 28 asteazkenean izango da. Oraingoan Kultur etxeren ordez Antzokian izango da leku arazoa ekiditeko eta atzokoa bezala iluntzeko 19:00etan hasiko da.

Bigarren hitzaldiaren izenburua: Zero zabor: posible al da atez atekorik gabe?

Hemen dituzue hitzaldiaren inguruko bideoa eta argazki guztiak ikusteko sakatu hemen.

]]>
Thu, 19 Apr 2012 11:55:46 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/zerozabor/albisteak/611 Thu, 19 Apr 2012 11:55:46 +0100 2012-03-21 2012-03-21 0 611 Zaldibia Zero Zabor
<![CDATA[BIDEOA: Guk sortu guk kudeatu]]> http://www.zaldibia.org/zerozabor/bideoak/612/BIDEOA:_Guk_sortu_guk_kudeatu/ Thu, 19 Apr 2012 11:57:54 +0100 BIDEOAK http://www.zaldibia.org/zerozabor/bideoak/612 Thu, 19 Apr 2012 11:57:54 +0100 2012-03-21 2012-03-21 0 612 Zaldibia Zero Zabor <![CDATA[Zero zabor taldearen hitzaldia]]> http://www.zaldibia.org/zerozabor/argazkiak/613/Zero_zabor_taldearen_hitzaldia/ Thu, 19 Apr 2012 12:07:47 +0100 ARGAZKIAK http://www.zaldibia.org/zerozabor/argazkiak/613 Thu, 19 Apr 2012 12:07:47 +0100 2012-03-21 2012-03-21 0 613 Zaldibia Zero Zabor <![CDATA[Hitzaldia:Posible al da zero zabor, atez atekorik gabe?]]> http://www.zaldibia.org/zerozabor/argazkiak/614/Hitzaldia:Posible_al_da_zero_zabor_atez_atekorik_gabe?/ Thu, 19 Apr 2012 12:18:26 +0100 ARGAZKIAK http://www.zaldibia.org/zerozabor/argazkiak/614 Thu, 19 Apr 2012 12:18:26 +0100 2012-03-28 2012-03-28 0 614 Zaldibia Zero Zabor <![CDATA[Zero zabor lortzea posible al da atez atekorik gabe?]]> http://www.zaldibia.org/zerozabor/albisteak/615/Zero_zabor_lortzea_posible_al_da_atez_atekorik_gabe?/ 2012ko martxoaren 28an burutu zen bigarren hitzaldia ere arrakastaz burutu zen.]]> Hemen dituzue hitzaldiko argazkiak. Hitzaldi mamitsua izan zen eta galdera eta erantzunetarako tartea ongi aprobetxetu zuten bertaratu ziren herritarrek.

Ondorio nagusi bezala gaiaren inguruan lanketa sakondu beharra azpimarratu zen eta horretan sakontzeko Zaldibia Zero Zabor taldetxoa sortzeko konpromisoa hartu genuen herritar batzuk.

]]>
Thu, 19 Apr 2012 12:25:49 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/zerozabor/albisteak/615 Thu, 19 Apr 2012 12:25:49 +0100 2012-04-19 2012-04-19 0 615 Zaldibia Zero Zabor
<![CDATA[Europako Zero Zabor mugimendua Donostian elkartuko da Maiatzean]]> http://www.zaldibia.org/zerozabor/albisteak/617/Europako_Zero_Zabor_mugimendua_Donostian_elkartuko_da_Maiatzean/ Askotan aipatu izan dugu, Zero Zabor estrategiak Zaldibiako eta Gipuzkoako mugak gainditzen dituela. Argi geratu da oraingoan, Europa Zero Waste mugimendua gurean izango baita Maiatzaren 11tik 13ra.]]> Bere web orrian dago informazioa eskuragarri nahi duenarentzat. Besteak beste, Usurbil eta Hernaniko atez ateko esperientziak azpimarratzen ditu, herri hauetan, gaikako bilketa %85era iritsi dela azpimarratuz.

]]>
Thu, 19 Apr 2012 12:44:30 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/zerozabor/albisteak/617 Thu, 19 Apr 2012 12:44:30 +0100 2012-04-19 2012-04-19 0 617 Zaldibia Zero Zabor
<![CDATA[Espainiako Ingurumen ministerioak Usurbil jarri du hondakinen kudeaketa eredu bezala]]> http://www.zaldibia.org/zerozabor/albisteak/630/Espainiako_Ingurumen_ministerioak_Usurbil_jarri_du_hondakinen_kudeaketa_eredu_bezala/ Gaur GARA egunkariko www.gara.net webgunean irakurri ahal izan dugu albistea, Ministerio de Agricultura, Alimentación y Medio Ambienteren webgunean ere irakurri dezakezue.]]> Fri, 20 Apr 2012 18:02:09 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/zerozabor/albisteak/630 Fri, 20 Apr 2012 18:02:09 +0100 2012-04-20 2012-04-20 0 630 Zaldibia Zero Zabor